Urtero bezala maiatzeko lehenengo igandean ospatu ziren Lurriztiederrako bestak. Ohiturari segituz, Agerrebereko bordan bildu ziren eta xuri-beltzak eta zirian erretako bildotsa jan zituzten. Bazkalondoan euskal kantu zaharrak kantatuz giro ederra izan zuten bertaratutako 50 auzotarrek.