Maiatzaren 18an Txistulari Eguna ospatuko da. Egun hau urtero herri desberdin batean ospatzen da eta aurten Etxalarren izanen da. Dagoeneko taldeka eta indibidualki 80 bat txistularik eman dute izena. Tutera, Castejon, Leitza, Goizueta, Andoain, Baiona, Lizarra, Orkoien, Bera eta bertze hainbat herritatik hurbilduko dira txistulariak. 10ak aldera harrera eginen zaie bertaratu diren txistulariei, eta plazan piezaren bat jo ondotik Elutsan gosaria izanen da. Ondotik, herriari itzulia emanen zaio kalejira desberdinak joz, eta eguerdian La Basque jatetxean izanen da bazkaria.