Irain Eskolan Liburuaren Astea ospatu zuten. Hasiera emateko apirilaren 20an Eskolako irakasleak Lizarrara joan ziren Landa Eremuko eskolen Topaketan Iraintxo liburutegi- mediatekaren inguruan hitzaldia ematera. Aste osoan, egunero 9:00etatik 9:30 arte irakurketa saioak egin zituzten. Errekreoetan, berriz, lehiaketak: txisteak, asmakizunak, zooeroa, ahokorapiloak, kolmoak.... izan zituzten. Apirilaren 23ko Liburuaren Egunean Maite Gaztelumendi ilustratzaileak ipuin bat nola marrazten den hitzaldia eman zuen, bere lanak eta teknikak erakutsiz eta arratsaldean Ilustrazio tailerra eskaini zuen plastika gelan. Ondoko egunetan, 28. Ipuin, komiki eta bertso lehiaketaren sariak banatu ziren eta filmak eskaini zituzten. Gurasoek, aitatxi-amatxiek, irakasleek... irakurritako lau ipuin entzuteko aukera izan zuten Irakurketa Txokoetan. Astea bukatzeko, aste osoan egindako lehiaketen sari banaketa izan zen.