Yoga ariketak Andra Mari Zahar Etxeko bizilagunentzat

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 17a

Andra Mari Zahar Etxeko bizilagunek yoga saioa izaten dute hamabortzero,  Elkarrizan taldearen bitartez Dasya zentruko Begoña Altzugarai Lekuonak bere borondatez eskainia. Ordubetez, ariketa fisikoa eta erlajazioa lantzen dute, musikaren laguntzarekin. Asteartetan egiten dute saioa, 16:30etik 17:30era eta ondotik, pasiatzera ateratzen dira Elkarrizan taldeko boluntarioen laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun