Besarkada haziera elkarteak lehen solasaldia antolatu du

Aitor AROTZENA 2013ko maiatzaren 17a

Haurrak errespetuz hezteko moduak bultzatu nahi ditu

Haurrak errespetuz hezteko moduak bul­tzatzeko Besarkada Bortzirietako Haziera elkartea sortu da eta hain­bat ekimen egiteko asmoa du.


Lehenbiziko hitzaldia maiatzaren 18an, larunbatean eginen dute Koskontako Bideko udal aretoan, 10:30etik 12:30era. Nola jokatu kaskarraldietan haurrari begirunea erakutsiz. Zigorrik gabe hezteko alternatibak gaia landuko du Pilar Seminario Haur-psikologo, irakasle eta Urtanta eskolako zuzendariak.


Izena emateko, telefono honetara deitu edo SMS bat bidali behar da: 646373936; edo mezu elektronikoa bidali helbide honetara: noplusmas@hotmail.com


Per­tsona bakoitzeko 10 euro ordaindu beharko da eta bikotea joaten bada, 5 euro bikotekide bakoitzeko. Seme-alabak ere eramaten ahal dira.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun