Plazara ekimena maiatzaren 18an

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 17a

Euskal Herriko eta eskualdeko bertze hainbat herritan bezala, Plazara Ekimena eginen da larunbatean, maiatzak 18, herrian ere. Hori iragarriz, hainbat he­rritar bildu ziren. »Bakoitzak bere esparrutik, dituen aukeren arabera eta egokien baloratzen duen ekarpena eginez, bultzada eta ekimen guztiak aberasgarriak» direla adierazi zuten eta gonbidapen zabala egin zuten Bortzirietako pertsona, eragile, talde, ordezkari eta instituzioekin batera lan egiteko. «Plazak bete nahi ditugu maiatzaren 18an, modu irekian, argian, koloretsuan, irmoan eta masiboan. Aldaketaren nahia eta beharra irudikatu nahi dugu. Onerako den aldaketa, giza eskubideak, konponbidea eta bakearen alde» zioten idatzian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun