Bertsoz eta kantuz omendu dute Patxi Vila Mendiko sagardotegian

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 17a

Utzitako argazkia

Patxi Vila Errandonea txirrindulari profesional ohiak omenaldia jaso zuen apirilaren 26an Ibardingo Mendiko jatetxean egindako kantu-zahar eta bertso afarian. Sustrai Colina eta Aitor Mendiluze bertsolariak, Frantzisko Santxotena akordeoilaria eta Alberto Zunzarren, Aitor Ibarra eta Patxi Mariezkurrena kantariak aritu ziren gainerako afaltiarrekin batera kantuan, Vilaren omenez. ETBko Hitzetik hortzera saioan ere erreportaje berezia eskaini zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun