Bestetako kartel lehiaketaren deialdia zabaldu du Kultur Batzordeak. Lanak maiatzaren 31ko 13:30ak baino lehen aurkeztu beharko dira udal bulegoetan, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta irabazleak 400 euroko saria eskuratuko du. Kartelak, 70x50 cm.ko formatu bertikala izan beharko du, Berako besta giroa islatuko du eta Berako Bestak 2013 testua agertu beharko du nahitaez, bertzelako testurik gabe. Kartel irabazlea herri bozketaren bidez aukeratuko da. Bozketa sistema behar den momentuan jakinaraziko da.
Berako Oihua
Bestetako programarekin batera banatuko den Berako Oihua aldizkarirako lanak aurkezteko epea ere ireki da ekainaren 14a bitarte. Kultur Etxera eraman beharko dira edo posta elektronikoz bidali (kultura@berakoudala.net edo kultura.bera@gmail. com helbideak).