Txistulari Eguna ospatuko da maiatzaren 18an Etxalarren

ttIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 17a

Euskal Herriko hainbat txokoetako txistulariak bilduko dira larunbatean Etxalarren. Artxiboko argazkia

Kalejiran ibiliko dira larunbat goizean eta gero bazkaria izanen dute La Basque jatetxean

Maiatzaren 18an Txistulari Eguna ospatuko da. Egun hau urtero herri desberdin batean ospatzen da eta aurten Etxalarren izanen da. 10ak aldera harrera eginen zaie bertaratu diren txistulariei, eta plazan piezaren bat jo ondotik Elutsan gosaria izanen da. Ondotik, herriari itzulia emanen zaio kalejira desberdinak joz, eta eguerdian La Basque jatetxean izanen da bazkaria.

Dagoeneko taldeka eta indibidualki 80 bat txistularik eman dute izena. Tutera, Castejon, Leitza, Goizueta, Andoain, Baiona, Lizarra, Orkoien, Bera eta bertze hainbat herritatik hurbilduko dira txistulariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun