Berriak 10 urte beteko ditu ekainaren 21ean. Hamarnaka kontatzekoak gara lelopean 30 kultur ekitaldi antolatu dituzte datozen hiru hilabeteetan eta gure eskualdeari dagokiona Beran eginen da maiatzaren 18an, larunbat arratsaldeko 8:00etatik aizinera Kultur Etxean. Metrokoadroka sormen laborategiak urteurrenerako prestatu duen Zertarako hegoak antzezlana emanen du.
Sarrerak Errekalden, Labiagan, Ricardo Baroja eta Toki Onan eta Lesakako Arranon eros daitezke edo egunean berean Kultur Etxean.