Haurrak errespetuz hezteko moduak bultzatzeko Besarkada Bortzirietako Haziera elkartea sortu da eta hainbat ekimen egiteko asmoa du. Lehenbiziko hitzaldia maiatzaren 18an, larunbatean eginen dute Koskontako Bideko udal aretoan, 10:30etik 12:30era. Nola jokatu kaskarraldietan haurrari begirunea erakutsiz. Zigorrik gabe hezteko alternatibak gaia landuko du Pilar Seminario Haur-psikologo, irakasle eta Urtanta eskolako zuzendariak.
Izena emateko, telefono honetara deitu edo SMS bat bidali behar da: 646373936; edo mezu elektronikoa bidali helbide honetara: noplusmas@hotmail.com
Pertsona bakoitzeko 10 euro ordaindu beharko da eta bikotea joaten bada, 5 euro bikotekide bakoitzeko. Seme-alabak ere eramaten ahal dira.