Arantzako Pelle Ttiki Haur Eskolak bilera informatiboa eginen du ortzegunean

Ttipi-Ttapa 2013ko maiatzaren 15a

Duela bi urte, Pelle Ttikin zeuden neska-mutikoak.

Heldu den ikasturteko matrikulazio kanpaina eta eguneroko martxa izanen dira hizpide

Bilera 16:30ean eginen da, Baskulan. Heldu den ikasturteko matrikulazio kanpaina eta eguneroko martxa izanen dira hizpide.

Duela urte batzuk ateak zabaldu zituen Arantzako Pelle Ttiki Haur Eskolak lanean segitzen du. Ikasturte honetan guztira bederatzi neska-mutiko egonen dira Koldobike Gorostiza hezitzailearen zaintzapean eta martxa onean doan seinale da hori.

Heldu den ikasturtea prestatzeari ere ekin dio eta ortzegun honetan, maiatzak 16, eginen den bileran hori izanen da, bertzeak bertze, hizpide. Matrikulazio kanpainaren inguruan ariko dira eta egunerokotasunaren aurkezpena ere eginen dute 16:30ean, Baskulan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun