Berako XI. Mendi Itzulia maiatzaren 19an eginen da

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 15a

Ortzegunean eta ortziralean Agerra mendi taldearen egoitzan izen emateko aukera izanen da. Artxiboko argazkia

32 kilometroko luzera eta 1.750 metroko desnibela duen ibilbidea da

Agerra Mendi taldeak hamekagarren aldiz antolatutako Mendi Itzu­lia apirilaren 19an eginen da. Aurtengoan 32 kilometroko luzera eta 1.750 metroko desnibela duen ibilbidea pres­tatu dute. Elkartetik bertatik abiatu eta Zigorriaga, Manttale, Ibardin, Eren­tzun, Zizkuitz, Larun, Labiaga eta Larretagainean barna pasatu ondotik, berriz ere elkartean izanen dute helmuga mendizaleek. Labiaga igo gabe bertze ibilbide bat izanen dute aukeran.

Irteera goizeko 7:00etatik 8:00etara eginen da. Izen ematea ere egunean berean egin daiteke, 6:00etatik 7:50era edo aitzinetik, www.mendizmendi.com webgunean. Modu berean, maiatzaren 16 eta 17an, ortzegun eta ortziral arratsaldeko 6etatik 8etara Agerra elkartearen egoitzan izen emateko aukera ere izanen da.

Izen ematerakoan federatuek 8 euro ordaindu beharko dute eta federatu gabeek 10 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun