Ingeleseko udalekua antolatu du Berako Labiaga Ikastolak

Ttipi-Ttapa 2013ko maiatzaren 14a

Izena emateko azken eguna maiatzaren 17a da

Haur Hezkuntzako 5 urtekoentzat eta Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasle guztientzat hiru txanda eskainiko dira uztailean, egunero lau orduz. Izena emateko epea maiatzaren 17an bukatuko da.

Urtero bezala, Berako Labiaga Ikastolak ingeleseko udalekua antolatu du aurten ere, ingelesaren erabilera eta hizkuntz horrekiko bizipena bultzatzeko asmoz. Haur Hezkuntzako 5 urtekoei eta Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasle guztiei zuzendua dago udalekua eta uztailean hiru txanda eskainiko dituzte: uztailaren 1etik 12ra, uztailaren 15etik 26ra eta uztailaren 1etik 26ra. Egunero elkartuko dira 09:30etik 13:30era.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Berako ikastolako idazkaritzara deitzen ahal da (948 630172) edo bertzela, www.labiagaikastola.com webgunean kontsulta egin.

Izena emateko epea zabalik dago eta maiatzaren 17an, ortziral honetan, bukatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun