Berako hainbat taldek parte hartu zuten Musika Eskolak antolatutako kantu emanaldian

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 13a

Jubilatuak kantari, Altzateko plazan eginen den emanaldian. Utzitako argazkia

Larunbat arratsaldean aritu ziren Altzateko Plazan

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak antolatutako jaialdia ospatu zen maiatzaren 11n, larunbat arratsaldean. Jaialdi honetan, musika eskolakoek egindako kalejiraren ondotik, herriko talde ezberdinek abestu zuten ekitaldirako prestatutako kantak. Ikusi argazkiak

Altzateko plazatik abiatu zen Musika Eskolakoen kalejira eta leku berean paratutako oholtzan eskaini zuten emanaldia talde ezberdinek: jubilatuak, Aspaceko ikasleak, mendi taldeak, ikastetxe ezberdinetako guraso elkarteak eta udal ordezkariak, musika banda, abesbatza, kirolariak, dantzariak, musika eskolako neska-mutikoak… hainbat eta hainbat talde igo ziren, beraien emanalditxoa eskaintzera eta Altzateko Plaza betetzen zuen jendeak gustura aditu zituen bere kantuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun