Berunaren Tourra Berara ailegatuko da maiatzaren 10ean

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 9a

Ander Izagirreren liburua ezagutu eta bizikletan itzuli bat egiteko gonbidapena egin du Berako Kultur Batzordeak. Artxiboko argazkia

Ander Izagirreren iburuaren aurkezpena eta bizikleta ibilaldia eginen dira ortziral arratsaldean

Maiatzaren 10ean, ortziralean Beran aurkeztuko du Ander Izagirre idazle eta kazetariak ‘Plomo en los bolsillos’ liburua (“Malandanzas, fanfarronadas, traiciones, alegrías, hazañas y sorpresas del Tour de Francia”). Lehenbizikoz itzulixka bat emanen dute bizikletaz. Gurpilak haizatu eta ibilbidean parte hartzera eta aurkezpenera joatera animatu du Berako Kultur Batzordeak.

Maiatzaren 10ean, ortziralean Beran aurkeztuko du Ander Izagirre idazle eta kazetariak ‘Plomo en los bolsillos’ liburua (“Malandanzas, fanfarronadas, traiciones, alegrías, hazañas y sorpresas del Tour de Francia”). Lehenbizikoz itzulixka bat emanen dute bizikletaz. Gurpilak haizatu eta ibilbidean parte hartzera eta aurkezpenera joatera animatu du Berako Kultur Batzordeak.

16.00etan etapa menditsua egin beharko dute, kategoriaz kanpoko hiru porturekin. Toki Ona Institututik abiatuta, Bera – Ibardin – San Inazio – Sara – Lizuniaga – Bera ibilbidea eginen dute (35 km). Luzaketak, dutxa eta tortilla bokadilluaren ondotik, 19:30ean ‘Plomo en los bolsillos’ liburuaren aurkezpena eginen da Beralandetan.

 

Liburuaren zertzelada

PLOMO EN LOS BOLSILLOS. Malandanzas, fanfarronadas, traiciones, alegrías, hazañas y sorpresas del Tour de Francia (bosgarren edizioa).

Pélissierrek, 1923ko Tourreko irabazleak, araudiaren gogortasunaren kontra egin zuen: «Hemendik gutira beruna paratuko digute poltsikoetan». Robic ttikia, 47ko irabazlea, bizkorrago jausteko berunez kargatzen zuen bizikleta. Tourrak inposatzen duen sufrimendua berunezkoa da eta, gisa berean, berunezkoa da txirrindularien ahalegina. Oreka honetan mugitzen dira liburuko hamasei atalak, garaipen eta porrot ospetsuetatik Tourreko lehenbiziko lasterkarien zorigaitzetara; istorio tragikoak, hala nola, Mont Ventouxen Tom Simpsonek hil aitzin eman zituen azken 40 pedalkadak edo dibertigarriak, esaterako, Vicente Blancorena, maingu bilbotarra, bakailaoarekin dopatzen zena eta Pariseraino bizikletaz joan zena Tourrean ateratzeko. Bestelako istorioak ere kontatzen dira: Coppi eta Bartali, Anquetil eta Poulidor, Kübler eta Koblet, Merckx eta Ocañaren arteko norgehiagoka oroigarriak edo Indurain, Hinault eta Armstrongen egitandiak, baina baita bigarren mailakoenak ere; Walkowiak, adibidez, Tourra irabazteaz damutu zena, edo Zaaf aljeriarra, Tourreko etapa bat irabazten lehenengo afrikarra izateko zorian egonda, mozkortu eta zorabiatu egin zena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun