Lesakako Andra Mari Zahar Etxeko bizilagunek yoga saioa izaten dute hamabortzero, Elkarrizan taldearen bitartez Dasya zentruko Begoña Altzugarai Lekuonak bere borondatez eskainia. Ordubetez, ariketa fisikoa eta erlajazioa lantzen dute, musikaren laguntzarekin. Asteartetan egiten dute saioa, 16:30etik 17:30era eta ondotik, pasiatzera ateratzen dira Elkarrizan taldeko boluntarioen laguntzarekin.