Jaialdia eskainiko du Berako Musika Eskolak maiatzaren 11n

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 10a

Larunbaterako emanaldia prestatu du Berako Musika Eskolak. Artxiboko argazkia

Eguraldiak laguntzan badukalejiran ibiliko dira larunbat arratsaldean eta emanaldia eskainiko dute Altzateko frontoian

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak antolatutako jaialdia eginen da maiatzaren 11n, larunbat arratsaldean. Jaialdi honetan herriko talde ezberdinek abestuko dute ekitaldirako prestatu diren kantak.

Euririk eginen ez balu, larunbat arratsaldeko 6:00etan abiatuko dira kalejiran Altzateko plazatik eta leku berean eginen da jaialdia, 19:30ean hasita.

Euriarekin, 18:30ean Altzateko frontoian elkartuko lirateke musikariak eta kantariak eta 19:30ean hasiko litzake jaialdia leku berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun