Pasa den astean eta liburaren eguna probestuz, Irain Eskolan liburuaren astea ospatu zen. Astea ekintza beterik egon zen eta ikasleek eta eskolako komunitate osoak primeran pasatu zuen.
Hasiera emateko apirilaren 20an Eskolako irakasleek Lizarrara joan ziren Landa Eremuko eskolen Topaketan Iraintxo liburutegi-mediatekaren inguruan hitzaldi bat ematera. Ondoren, apirilaren 22tik 26ra Liburuaren Astea ospatu zuten. Aste osoan, egunero, goizeko 9:00etatik 9:30 arte irakurketa saioak egin zituzten. Errekreoetan, berriz, lehiaketak: txisteak, asmakizunak, zooeroa, ahokorapiloak, kolmoak.... izan zituzten.
Apirilaren 23ko Liburuaren Egunean Maite Gaztelumendi ilustratzaileak ipuin bat nola marrazten den hitzaldia eman zuen eta bere lanak eta teknikak erakutsi zituen. Arratsaldean Ilustrazio tailerra eskaini zuen Maite Gaztelumendi berak plastika gelan. Ondoko egunetan, XXVIII edizioaren Ipuin, komiki eta bertso lehiaketaren sariak banatu ziren eta Irakasle txoriburua eta Ice Age filmak eskaini zituzten.
Bukatzeko Irakurketa Txokoak egin zituzten. 10 txokoak antolatu zituzten eta ikasleek 4 ipuin entzuteko aukera izan zuten. Ipuin hauek gurasoek, aitatxi-amatxiek, irakasleek... irakurri zituzten. Ondoren txoko bakoitzean tailer ezberdinak antolatu zituzten. Astea bukatzeko Balio anitzeko gelan, aste osoan zehar egindako lehiaketen sari banaketa izan zen.