Bi urtez jo gabe egon ondotik, disko berriko abestiak aurkezteko bira eginen du Borrokan taldeak

Ttipi-Ttapa 2013ko maiatzaren 3a

Bi urte eman ditu Borrokan taldeak taula gainetik kanpo.

Ortziralean Zaragozan, larunbatean Bartzelonan eta igandean Gasteizen kontzertuak eskainiko dituzte

Zuak disko berria aurkezteko hainbat kontzertu eskainiko dituzte hilabete honetan. Asteburu honi begira, adibidez, ortziralean Zaragozan, larunbatean Bartzelonan eta igandean Gasteizen kontzertuak eskainiko dituzte.

Bi urte eman ditu Berako Borrokan taldeak taula gainera igo gabe, eta orain berriz ekin dio lanari, «gogo biziz». Zuak disko berria aurkezteko hainbat kontzertu eskainiko dituzte hilabete honetan, bira ttiki baten bitartez. Ortziral honetan Zaragozako Arrebato gunean joko du eta biharamunean, larunbatean, Bartzalonako Kasal de Roquetesen izanen da. Igandean Gasteizen ariko da Berako taldea eta maiatzaren 11n Azkoitik Matadeixen. Bukatzeko maiatzaren 25ean Irungo Tunken izanen da.

90. hamarkadaren erdialdean sortu zen gaur egun boskote den talde hau. Mikel Lertxundi (bateria), Joseba Lertxundi (ahotsa), Iñaki Iratzoki (gitarra), Ibai Gogortza (gitarra, saxoa eta ahotsa) eta Iñigo Telletxeak (baxua) osatzen dute taldea. 98an Museum bilduman parte hartu zuten. 2002an lehendabiziko lan luzea argitaratu zuten, Borrokan. 2007ko irailean Hitzez ulertu ezin dena omendu nahi nuke, Oraintxe! diska kaleratu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun