Biarnoko Didier Zago, 1:40:48ko denborarekin eta Oihana Kortazar 2:02:43koarekin garaile izan ziren apirilaren 14an Beran jokatu zen Berako IX mendi maratoi erdian. Zago arazorik gabe nagusitu zitzaien gibeletik zituen Oier Ariznabarreta eta Aritz Egeari, Larun gainetik igarotzen zen 21 kilometroko ibilbide gogorrean.
Aurtengoan ezin izan zuen Zagok bere denborarik hoberena egin, 2011n egindako 1:38:11tik urrun ibili da. «Bero handia egiten zuen eta ezinezkoa izan da eta mendian haize aunitz zebilen» aipatu zuen Biarnoko korrikalariak Berako lasterketa bosgarren aldiz segidan irabazi ondotik. Ibardineko tarteko helmugako saria, ordea, eskuratu zuen.
Emakumezkoetan, Elgetako Oihana Kortazar izan zen lehena eta markarik onena ezarri zuen, aitzinekoa kasik 2 minututan hobetuz (2:02:43). «Niri beroak mesede egiten dit, ura edanez moldatzen da hori», zioen gustura emakume irabazleak, errekor berria egin eta gero. Aitziber Ibarbia zizurkildarra bigarren izan zen (2:04:35) eta Izaskun Zubizarreta donostiarra hirugarren (2:07:10).
500tik goiti izan ziren parteartzaileak eta hauetatik 484 iritsi ziren helmugara, Nafarroako koparen lehen froga zen maratoi erdi honetan. Jende aunitz hurbildu zen karrera ikustera, eguraldi ederra lagun.
ESKUALDEKO KORRIKALARIAK
27. Angeltxo Aranibar - Bera
57. Patxi Pikabea - Bera
61. Philippe Vacquie - Sara
67. Patxi Vila - Bera
78. Julen Lizarraga - Leitza
119. R. Irubetagoiena - Senpere
121. Juan Luis Irazoki - Bera
134. Joseba Petrirena - Bera
137. Iñaki Larrañaga - Bera
138. Igor Agesta - Doneztebe
143. Josema Huizi - Bera
158. Eric Vignolle - Sara
160. J. Mikelperizena - Bera
163. Jexux Elizalde - Baztan
180. P. St Martin - Senpere
182. Mikel Altadill - Leitza
185. Xabier Etxegarai - Lesaka
187. Gwendal Larque - Bera
188. Julen Errandonea - Bera
197. Imanol Lukanbio - Arantza
200. Haritz Gaztelu - Baztan
209. Gorda Bidegain - Doneztebe
216. Cesar Sarratea - Baztan
217. Beñat Sein - Senpere
218. Xanti Dendarieta - Baztan
221. JM Goienetxe - Sara
226. Xabi Maritxalar - Lesaka
237. Txus Unsion - Bera
248. JM Ugartemendia - Leitza
255. Fco. A. Mascaros - Zugarramurdi
257. Xanti Lertxundi - Baztan
262. Julen Pikabea - Bera
267. Inaxio Agara - Bera
270. Mikel Inda - Bera
274. Eric Etxegarai - Sara
275. Julen Oskoz - Arantza
283. Frederic Fattah - Sara
284. Sergio Morete - Bera
286. X. Manterola - Sunbilla
295. Asier Etxeberria - Lesaka
297. Irene Almandoz - Bera
299. Gerard Sein - Sara
305. J. Iparragirre - Arantza
306. Joseba Garcia - Sunbilla
313. JP. Amorena - Sara
335. Iban Etxarte - Baztan
343. Xanti Susperregi - Bera
345. Pantxo ibarra - Sara
350. Manolo Gouraud - Bera
354. JA. Apeztegia - Bera
358. Andoni Lasaga - Etxalar
359. Asier Irazoki - Bera
368. T. Jauregiberri - Senpere
369. Guillermo Etxenike - Baztan
392. Rafa Alzate - Bera
393. Joseba Goia - Bera
397. Aitor Huizi - Leitza
407. Simon Gullossou - Sara
412. Patxi Ariztia - Bera
414. Mikel Azkarraga - Baztan
421. Mathieu Garat - Sara
432. Xabier Irazoki - Bera
440. Tobi Ruiz - Bera
441. Eduardo Etxebeste - Bera
444. Ch. Ozoidi - Senpere
454. Josune Iparragirre - Ezkurra
472. Andoni Irigoien - Baztan