Itsaso Fagoaga lesakarra berriz ere garaipenaren bidean

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 3a

Erregearen Kopa eta Nafarroako txapelketa irabazi ditu lesakarrak. Orain Espainiako txapelketa jokatuko du. Artxiboko argazkia

Maiatzaren 11 eta 12ko asteburuan Espainiako txapelketa jokatuko du

Bertze urte batez Nafarroako Skeet Olinpiko txapelketa irabazi du Itsaso Fagoaga lesaka­rrak. Txapelketaren lehenbiziko zatia Elizondon jokatu zen martxo­an eta bigarrena apirilaren 20an Valdorban. Itsaso txapeldun izan zen eta Antonio Javier Fagoaga aita azpitxa­peldun.

Aitzinetik,  Espainiako Erregearen Kopa ere irabazi zuen apirilaren 6 eta 7an Pinton (Madril). Skeet Olinpikoko nazioarteko txapelketetan izaten ziren emaitza bikainak ikusirik, modalitatea zailtzeko aldaketa batzuk egin dituzte eta oraindik ere adaptazio prozesuan dabil­tza tiralariak. Horregatik eta haize zakarrarengatik, ez zituen emai­tza onegiak lortu, baina halere txapeldun izatea lortu zuen Itsaso Fagoagak. Fagoagak aipatu digunez, «pozik nago egindako emaitzarekin, aldaketak eman direnetik lehenengo txapelketa izan delako».

Orain entrenatzen segituko du, maiatzaren 11 eta 12ko asteburuan Espainiako txapelketa jokoan izanen baitu Granadan. Lan kontuak medio, heldu den urtean Ingalaterrara joanen da bizitzera Itsaso Fagoaga, baina txapelketekin segitzeko inten­tzioa du: «Eskopeta harat eramango dut bertan entrenatzeko eta txapelketetarako eto­rriko naiz», dio.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun