Kantabriako Encina de Mata Abesbatzak Beran eta Lesakan kantatuko du asteburuan

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 2a

Encina de la Mata abesbatza, emanaldi batean. Utzitako argazkia

Larunbat arratsean Berako Kultur Etxean eta igande eguerdian Lesakako elizan

Kantabriako San Felices de Buelna herriko Encina de la Mata abesbatzak gura ingurua bixitatuko du asteburuan eta bi kantaldi eskaintzeko aprobetxatuko du. Maiatzaren 4an, larunbat arratsaldeko 8etan Berako Kultur Etxean kantatuko du eta maiatzaren 5ean, igande eguerdiko 12:00etan Lesakako elizan.

Kantabriako San Felices de Buelna herriko Encina de la Mata abesbatzak gura ingurua bixitatuko du asteburuan eta bi kantaldi eskaintzeko aprobetxatuko du. Maiatzaren 4an, larunbat arratsaldeko 8etan Berako Kultur Etxean kantatuko du eta maiatzaren 5ean, igande eguerdiko 12:00etan Lesakako elizan.

Berako emanaldia Berako Abesbatzak antolatu du, Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin. Kontuan hartu behar da Berako abesbatzak Kantabrian izan zirela joan den asteburuan, San Felices de Buelnako Musika Topaketan parte hartzen, beraz, oraingoa elkartrukeko emanaldia da. Lesakako emanaldia berriz, Lesakako Abesbatza antolatu du, udalaren laguntzaz.

 

Encina de la Mata abesbatza

Kultur elkarte gisa 1986an jaioa da Matan, San Felices de Buelna (Kantabria) udalerriko herri batean.

Ginés Molina Alonso zuzendaripean hasiak, urte hartako azaroaren 29an eman zuten euren lehenbiziko kontzertua. 1993 eta 1995 urteetan zehar bere lehenbiziko etapako maila altuena lortu zuen: Kantabriako Nestlé S.A.-ak antolatutako “Santa Cecilia” Abesbatza Musika Lehiaketan saritua. Horrez gain, hainbat kontzertu esanguratsu eman zituzten: Santa Casilda Santutegian, Burgos; Cigalesko Mahaska Jaian, Valladolid; La Felguerako Santa Barbara jaietan (Asturias). 2000ko martxotik aitzinera Luis Bueres San Emeteriok eraman zuen abesbatza eta 2005eko urtarriletik Margarita Cano Fernandezek eraman zuen. Garai horretan hasi ziren atzerriko lehenbiziko irteerak egiten: UNESCOko Jauregia, Paris (2006ko urtarrila), Leiria (Portugal), Holanda…. Sasoi horretan, estatuko hainbat hiritan kontzertuak eman ondotik bere CD bakarra grabatu zuen.

 

Errepertorioa

Ave María – Miguel A. Samperio

Alma, corazón y vida – (vals criollo) E. Ezcurra

Bullerengue – Juan A. Rincón

Sin Tí – Pepe Guizar

Te quiero – M. Benedetti / A. Favero

Canteros de Covadonga – Juan A. Castro

Negra Sombra - Rosalía de Castro/ Juan Montes

Pasiego soylo – Lorenzo Morante

Las barandillas del puente – Nobel Sámano

Ronda en Salines - Nobel Sámano

Brindis – W. A. Mozart

Halleluja - Leonard Cohen

The lion sleeps tonight – Arr. Julio Dominguez

Oh when the saints – pop. norteamericano

Oh happy day – Ilenoch Thomas Jr./Newton W. Macedo

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun