Lesakan Bidazi transformazio mugimendua aurkeztuko da maiatzaren 3an, ortziralean 19:30ean Udal Pleno Aretoan.
Egitasmo honek gaur egungo bizimoduari buruzko hausnarketa bat egitea bilatzen du, honen bidez alternatibak aurkitu eta gauzak aldatzen hasteko pausoak emateko, produkzio eta kontsumo lokala, ekologikoa, konszientea eta arduratsuaren bidetik. Horretarako martxan jarri nahi den lehenengo proiektua zonaldean ekoitzitako produktu freskoak eta kimikorik gabeak eskuratzeko azoka bat antolatzea da.
Lehendik ere egin da aurkezpena Beran, Arantzan eta Etxalarren eta orain Lesakaren txanda da. Maiatzaren 11n Igantzin eginen da. Informazioa www.bidazi.org-en izango da eskuragarri.