XXVI. Bertsopaper lehiaketa abian da

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 2a

Berako kultur Batzordeak eta Bor­tzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, 26. Bertso paper lehiaketa antolatu dute. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 17a baino lehen. Parte hartzaileak lau mailatan banatu dituzte:
 
A maila: 10 urte artekoak. Bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte. Saria: garaikurra + 50 euro (lehenengoak) eta 30 euro (bigarrenak).
 
B maila: (11-14 urte) Bi bertso edo lau kopla egin behar dituzte. Saria: garaikurra+100 euro  eta 70 euro.
 
C maila: (15-18 urte) lau bertso osatu beharko dituzte. Saria: garaikurra+150 euro eta 120 euro.
 
D maila: 18 urtetik goti. Gutxienez 8 bertso egin beharko dituzte. Saria: garaikurra+200 euro eta 150 euro.
 
Bortzirietako bertso eskolako kideek aukeratuko dute epaimahaia. Maiatzaren 31n, izanen da sari banaketa Berako Kultur Etxean 18:00etan.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun