Guifi.net sarerako zerrenda osatzen ari da herrian

Nerea ALTZURI 2013ko maiatzaren 2a

Bere jatorria, Kataluinian badu ere,  hasiera hartatik bertze gune batzuetara zabaldu da sare hau. Telekomunikazio sare libre, ideki eta neutrala da Guifi.net. Herrian, interesa piztu du eta bizpahiru bilera informatibo egin ostean, interesa duen herritarren zerrenda osatu da udaletxean. Egin beharreko lanak (antena jartzea) ordaintzeko diru kopuru bat jarri dute interesatuek. Ondoren, hilabetero kuota bat izanen da. Sarearen edukiak: ip-telefonia sarea, internet sarbidea, herri irrati eta telebista sareak, streaming-a, txat-a, posta, web zerbitzariak… dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun