Berdintasun trataera

Nerea ALTZURI 2013ko maiatzaren 2a

Neska-mutikoak plantxan Utzitako argazkia

Duela hilabete bat adierazi moduan, mar­txo­aren 8an hasita, eskolan berdintasun programa garatzen ari dira. Hauek dira talde desberdinek landu dituzten gaiak: 
 
DBH: Sexismoa: gizon-emakumeon ezaugarriak. Ikasiak dira edo biologikoak?
 
3. zikloa: Berdintasuna lan munduan.
 
1go zikloa: Etxeko lanak. Bakoitzak bere familian inkesta bat egin eta hobetzeko ondorioak atera dituzte.
 
Bertzalde, soinketan,  3. zikloko eta DBHko ikasleek, emakumezko kirolari famatuen biografiak osatu dituzte. 
 
Hurrengo gaia, Indarkeria sexista izanen dute. “Ez da txantxa indarkeria da” unitate didaktikoak landuko dituzte.
 
Azkenik, bigarren eta hirugarren zikloko nahiz DBHko ikasleek, plantxa tailerra egin zuten eta ikasleak hagitz gustora aritu ziren. Gainera, etxean laguntzeko konpromezua hartu zuten. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun