Eskolaren mendeurreneko ospakizunaren harira, herriko zaharrenetatik hasita lekukotzak jasotzen ari dira eskolaren historia osatzeko. Luzia Iparragirre berriz, erakusketa osatzeko material bilketaren arduraduna da. Antolakuntzak bilerak egiten segitzen du eta ortziralean biltzekoak ziren. Edonoren ekarpena ongi etorria izanen da.