Nahiz eta igerilekua ekainaren 22tik abuztuaren 25era zabalik egon jendearentzat, ekainaren 21etik abuztuaren 26ra arte igerilekuetan aritzeko soroslea behar da; egunero 11:00etatik 20:00ak arte, jaiegunak barne. Deialdian parte hartzeko eskabideak maiatzaren 15eko eguerdiko 2ak baino lehenago aurkeztu behar dira udal idazkaritzan, norberaren curriculum-arekin, lan esperientzia, eta txosten bat zerbitzua eta bestelako jarduerak nola egiteko asmoa duen agertuz. Informazio eta xehetasun gehiago 948635005 telefonoan edota etxalar.org webgunean.