Usoa kooperatibako batzarra

Irune eta Itsaso 2013ko maiatzaren 2a

Usoa kooperatibako urteko batzar orokorra egin zen Larraburuan apirilaren 20an. 2012ko akta onartu, galdu irabazien kontuak eman eta urteko balantzea onartu, pentsuen prezioak eta egoera orokorra aztertu eta gasolindegia eta tarjetero berriaz mintzatu ziren. Azkenik 3 sarien zozketa egin zen eta denak Orizki auzora joan ziren. Zartagina Antsoneko Bordako Jaioneri tokatu zitzaion, alargadera Jonperoren Bordako Feliperi eta ardo kaxa Mendiondoko Ramoniri. La Basque jatetxean afaria egin zuten bazkideek.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun