Apirilaren 21ean izan zen lehenengo mendi itzulia eta uste baino jende gehiago animatu zen parte hartzera. Eguraldi ederra lagun, guztira 515 parte-hartzaile izan ziren. Eskualdetik jende andana animatu zen, baita Gipuzkoa, Bizkaia eta Iparraldetik ere. Parte-hartzaileen erditsuek egin zuten itzuli luzea eta bertze erdiek itzuli ttikia. Herriko 80 laguntzaile izan ziren, goizeko 5etarako frontoian prestaketekin hasi eta arratsaldeko 6etarako dena bildu arte lanean aritu zirenak. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete lerro hauen bitartez.