Ehun dantzari baino gehiago Tantirudantza jaialdian

Aitor AROTZENA 2013ko maiatzaren 2a

Aitor AROTZENA

Tantirumairu Euskal Folklore dantza taldeak antolatuta Tantirudantza jaialdia ospatu zen apirilaren 21ean. Herriko dantza taldeko neska-mutikoekin batera, Tolosako Udaberri, Getariko Gure Txeru eta Dulantziko Haize dantza taldekoak izan ziren aurtengoan, ehun dantzari baino gehiago. Goizeko kalejiraren ondotik, Zubigainekoa dantzatu zuten herritarrek eta gero talde guziek bere emanaldia eskaini zuten plazan. Bazkalondoan, Irrien Lagunak ikuskizuna eskaini zuten plazan eta dantzan, kantari eta lasterka ibili ziren neska-mutikoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun