Antepasetako parkean auzolanean aritu ziren apirilaren 20an hainbat lagun, tartean Gazte Asanblada eta Tantirumairu Ikastolako eta Irain Eskolako Guraso Elkarteko kideak. Pareta eta erreka bazterrak garbitzen aritu ziren. Garbituriko paretan, haurrek marrazki handi bat egitea da asmoa, parkeari bizitasuna emateko. Maiatzaren 11n berriz ere auzolanera joanen dira, goizeko 8:30ean. Bertan parte hartzera animatu dute Gazte Asanbladatik eta Guraso Elkarteetatik.