Txoko-Txiki lehiaketa

Aitor AROTZENA 2013ko maiatzaren 2a

Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketaren hogeita hamargarren edizioa antolatu du Tantirumairu ikastolak,  Udalaren laguntzarekin. Herriko 6 eta 12 urte bitarteko ikasleek hartu dezakete parte lehiaketan. Ipuinen kasuan, gaia librea izanen da eta eskuz idatzita aurkeztu beharko dira, idazkera ulergarria eta txukuna erabiliz. Ilustrazioetan, berriz, Barbantxo ipuina marrazkien bidez azaldu beharko dute. Kasu honetan DIN A4 neurrian aurkeztu behar dira marrazkiak, nahi den teknika erabiliz. Lan guztiak goitizenez sinatuko dira eta aparteko orri batean, egilearen izena, adina, maila eta helbidea idatziko dira. Dena kartazal batean sartu ondoren, maia­tzaren 6a baino lehen ikastolara igorriko dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun