Apirilaren 18an aske utzi zuten Iñaki Fagoaga Alacant-en, Espainiako espetxe ezberdinetan kasik 20 urte eman ondotik. Bertan senideak eta lagunak zituen zain eta arratsean herrira ailegatu zen. Bertan, jendetza zuen zain, ongi etorria egiteko. Azken urteak Alacant-eko espetxean igaro ditu eta aldez aitzinetik Estatu Espainiarreko hainbat espetxetan egona zen: Carabanchel, Cuenca eta Darocan.
Bertze aldetik, Pariseko Auzitegiak hiru urteko kartzela zigorra ezarri dio Beñat Atorrasagastiri, baina ez du kartzelera joan beharko. Epaileak kontutan izan du bere aurkako auziaren arrazoiak «zaharrak direla».