Giro ederrean joan zen San Jose Zahar Etxeko Kultur Astea

TTIPI-TTAPA 2013ko maiatzaren 2a

San Jose Zahar Etxeko bizilagunek Kultur Astea ospatu zuten apirilaren 15etik 21era eta egunero egunero ekitaldiren bat izan zuten. Asteazken arratsaldean, Ilusiona antzerki taldeak “El abuelo Fortunato y Carlota” antzezlana eskaini zuen, goitiko argazkian ageri denez. Ortziralean bertso saioa aditzeko aukera izan zuten. Iban Garro, Egoitz Gorosterrazu, Iban Garro eta Julen Zelaieta aritu ziren kantari, Ainhoa Larretxea gai-jartzaile eta akordeoiarekin laguntzaile izan zutela. Horietaz gain, Zahar Etxean bizi den Dámaso Rosas-ek garai batean egiten zituen makilak eta botak erakutsi zituen, Maritxu Martikorenak bere ehoziri-lanak, Baraonak bere tailak eta Totono Errandoneak ferratzeko iltzeekin egiten dituen irudiak eta nekazaritza tresnen erreprodukzioak. Musikariak (Jose Ignacio Roberto, Irazoki bikote alai eta Maitreya taldeak), taloak Maria Mitxelenarekin eta kirolean aritzen diren neskak ezagutzeko modua izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun