Agerra Mendi taldeak hamekagarren aldiz antolatutako Mendi Itzulia apirilaren 19an eginen da. Aurtengoan 32 kilometroko luzera eta 1.750 metroko desnibela duen ibilbidea prestatu dute. Elkartetik bertatik abiatu eta Zigorriaga, Manttale, Ibardin, Erentzun, Zizkuitz, Larun, Labiaga eta Larretagainean barna pasatu ondotik, berriz ere elkartean izanen dute helmuga mendizaleek. Labiaga igo gabe bertze ibilbide bat izanen dute aukeran.
Irteera goizeko 7:00etatik 8:00etara eginen da. Izen ematea ere egunean berean egin daiteke, 6:00etatik 7:50era edo aitzinetik, www.mendizmendi.com webgunean. Izen ematerakoan federatuek 8 euro ordaindu beharko dute eta federatu gabeek 10 euro.