Nafarroako Skeet Olinpiko txapelketa irabazi du Itsaso Fagoaga lesakarrak

TTIPI-TTAPA 2013ko apirilaren 26a

Maiatzaren 11-12ko asteburuan Granadan jokatuko den Espainiako txapelketa prestatzeko lanean ari da orain Itsaso Fagoaga. Artxiboko argazkia

Aitzinetik, Espainiako Erregearen Kopa ere irabazi zuen

Bertze urte batez Nafarroako Skeet Olinpiko txapelketa irabazi du Itsaso Fagoaga lesakarrak. Txapelketaren lehenbiziko zatia Elizondon jokatu zen martxoan eta bigarrena apirilaren 20an Valdorban. Itsaso txapeldun izan zen eta Antonio Javier Fagoaga aita azpitxapeldun.

Bertze urte batez Nafarroako Skeet Olinpiko txapelketa irabazi du Itsaso Fagoaga lesakarrak. Txapelketaren lehenbiziko zatia Elizondon jokatu zen martxoan eta bigarrena apirilaren 20an Valdorban. Itsaso txapeldun izan zen eta Antonio Javier Fagoaga aita azpitxapeldun.

Aitzinetik, Espainiako Erregearen Kopa ere irabazi zuen apirilaren 6 eta 7an Pinton (Madril). Skeet Olinpikoko nazioarteko txapelketetan izaten ziren emaitza bikainak ikusirik, modalitatea zailtzeko aldaketa batzuk egin dituzte eta oraindik ere adaptazio prozesuan dabiltza tiralariak. Horregatik eta haize zakarrarengatik, ez zituen emaitza onegiak lortu, baina halere txapeldun izatea lortu zuen Itsaso Fagoagak. Lesakako tiralariak aipatu digunez, «pozik nago egindako emaitzarekin, aldaketak eman direnetik lehenengo txapelketa izan delako».

Orain entrenatzen segituko du, maiatzaren 11 eta 12ko asteburuan Espainiako txapelketa jokoan izanen baitu Granadan. Lan kontuak medio, heldu den urtean Ingalaterrara joanen da bizitzera Itsaso Fagoaga, baina txapelketekin segitzeko inten­tzioa du: «Eskopeta harat eramango dut bertan entrenatzeko eta txapelketetarako etorriko naiz», dio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun