Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, 26. Bertso paper lehiaketa antolatu dute. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 17a baino lehen. Parte hartzaileak lau mailatan banatu dituzte: A maila: 10 urte artekoak. Bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte. Saria: garaikurra + 50 euro (lehenengoak) eta 30 euro (bigarrenak). B maila: (11-14 urte) Bi bertso edo lau kopla egin behar dituzte. Saria: garaikurra+100 euro eta 70 euro. C maila: (15-18 urte) lau bertso osatu beharko dituzte. Saria: garaikurra+150 euro eta 120 euro. D maila: 18 urtetik goti. Gutxienez 8 bertso egin beharko dituzte. Saria: garaikurra+200 euro eta 150 euro.
Bortzirietako bertso eskolako kideek aukeratuko dute epaimahaia. Maiatzaren 31n, izanen da sari banaketa Berako Kultur Etxean 18:00etan.