Berako San Jose Zahar Etxeko bizilagunek Kultur Astea ospatu zuten apirilaren 15etik 21era eta egunero egunero ekitaldiren bat izan dute: eskulangileak, musikariak, solasaldiak, antzerkia, bertsolariak, herri kirolak… Giro paregabean pasatu dute astea. Ikusi argazkiak
Apirilaren 15ean, astelehenarekin, eskulangileen lana ikusteko aukera izan zuten. Zahar Etxean bizi den Dámaso Rosas-ek garai batean egiten zituen makilak eta botak erakutsi zituen, Maritxu Martikorenak bere ehoziri-lanak, Baraonak bere tailak eta Totono Errandoneak ferratzeko iltzeekin egiten dituen irudiak eta nekazaritza tresnen errepdorukzioak erakutsi zituzten.
Apirilaren 16an, asteartearekin, Jose Ignacio Roberto musikaria izan zuten eta Maria Mitxelenaren laguntzarekin taloak egin eta jateko aukera.
Apirilaren 17an, asteazken goizean, kanikrosa zer den ikasteko modua izan zuten kirol modalitate hori lantzen duen Leire Telletxearekin eta arratsaldean, Ilusiona antzerki taldeak “El abuelo Fortunato y Carlota” antzezlana eskaini zuen.
Apirilaren 18an, ortzegun goizean, baratzeko uerteko lehenengo landaketa egin zuten eta arratsaldean, Axun eta Koro Irazokik osatzen duten Irazoki bikote alai taldearen musika izan zuten.
Apirilaren 19an, ortziral arratsaldean, bertso saioa aditzeko aukera izan zuten. Iban Garro, Egoitz Gorosterrazu, Iban Garro eta Julen Zelaieta aritu ziren kantari, Ainhoa Larretxea gai-jartzaile eta akordeoiarekin laguntzaile izan zutela.
Asteburuan, larunbatean herri kirolak izan zituzten Amaia Garcia, Nerea Sorondo eta Estitxu Almandozekin eta igandea, musika, Marta Eslava, Araitz Bizkai eta Marta Alluek osatutako Maitreya taldearekin.