Eusko Lurra Fundazioa aurkezteko bi ekitaldi antolatu dituzte Lesakan

TTIPI-TTAPA 2013ko apirilaren 24a

Bideo emanaldia apirilaren 24an eta mahaingurua 29an

Eusko Lurra Fundazioaren aurkezpena egiteko bi ekitaldi antolatu dituzte Lesakan. Apirilaren 24an bide emanaldia eskainiko da eta apirilaren 29an mahaingurua prestatu dute.

Eusko Lurra Fundazioaren aurkezpena egiteko bi ekitaldi antolatu dituzte Lesakan. Apirilaren 24an bide emanaldia eskainiko da eta apirilaren 29an mahaingurua prestatu dute.

Apirilaren 24an, asteazken arratsaldeko 7:30ean “EAE-ANV, 1930tik aurrera Ezker Abertzalea” bideoa eskainiko da Arrano elkartean eta gero Eusko Lurra Fundazioaren aurkezpena eginen da, Antxon Gomezen eskutik.

Apirilaren 29an, astelehen arratsaldeko 7etan mahainguru interesgarria antolatu dute Lesakako Udalak eta Eusko Lurra Fundazioak, Herriko Etxeko areto nagusian. “Erakabitzeko eskubidea, herri kontsultak eta Kataluniako prozesua” izanen dituzte solasgai eta Arenys de Munteko eledunak eta herri kontsulten aldeko kide batek hartuko dute parte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun