Beteranoak eta gazteak. Gizasemeak eta emakumeak. Ezagunak eta ezezagunak. Ehun bat akordeolari bildu ziren apirilaren 21ean, Lesakan ospatu zen Nafarroako Soinularien Egunean. Igande eguerdian kalejiran ibili ziren Nafarroa osotik etorritako akordeolariak. Tantirudantza jaialdiko bukaerako kalejira jo zuten eta gero, Linddurrenbordan bazkaldu zuten giro ederrean. Ikusi argazkiak
Lesakako akordeoilari taldearen 30. Urteurreneko ospakizunen baitan egin zen Soinularien Eguna. Xalbador Madariaga, herriko taldeko zuzendariak gidatu zituen soinulariak karrikaz karrika. Tartean, akordeoilari aski ezagunak ere baziren: hainbat diska grabatuak dituen Enrique Zelaia alsasuarra, Cirque de Soleil zirkuan ibili den Iñaki Dieguez irundarra edo Elizondoko eskolako Miguel Iparragirre, bertzeak bertze. Baina Nafarroa Garaitik nahiz Behenafarroatik etorritako hainbat soinulari ibili ziren Lesakan.