Giro ederrean ospatu zen Tantirudantza jaialdia Lesakan

TTIPI-TTAPA 2013ko apirilaren 22a

Hainbat dantzari aritu zen Tantirudantza jaialdian. Aitor Arotzena

Lesaka, Tolosa, Getaria eta Dulantziko ehun dantzari baino gehiago bildu zen

Tantirumairu Euskal Folklore dantza taldeak antolatuta Tantirudantza jaialdia ospatu zen apirilaren 21ean, igandean Lesakan. Herriko Tantirumairu dantza taldeko neska-mutikoekin batera, Tolosako Udaberri, Getariko Gure Txeru eta Dulantziko Haize dantza taldekoak izan ziren aurtengoan, ehun dantzari baino gehiago. Ikusi argazkiak

Tantirumairu Euskal Folklore dantza taldeak antolatuta Tantirudantza jaialdia ospatu zen apirilaren 21ean, igandean Lesakan. Herriko Tantirumairu dantza taldeko neska-mutikoekin batera, Tolosako Udaberri, Getariko Gure Txeru eta Dulantziko Haize dantza taldekoak izan ziren aurtengoan, ehun dantzari baino gehiago. Ikusi argazkiak

Goizean, ikastolan taldeei ongietorria eman ondotik, kalejira egin zuten taldeek bakoitzak bere aldetik, karrikaz karrika beraien emanaldiak eskainiz. Eguerdi partean, herriko dantzari gaztetxoek Zubigainekoa dantzatu zuten Onin errekaren petriletan, San Fermin egunean helduek egiten duten bezalaxe. Handik plazara ziren talde guziak, beraien saioa eskaintzeko. Lehenik Tolosako Udaberri taldekoak aritu ziren, Getariko Gure Txerukoak gero, Dulantzikoak ondotik eta, azkenik, Tantirumairu Euskal Folklore taldekoak. Hauena izan zen emanaldirik luzeena, 5 urteko dantzarietatik hasi eta 16-17 urteko neskena bitarte, hainbat talde plazaratu baitziren. Emanaldia bukatzeko, Nafarroako Soinularien Eguna ospatzen zuten akordeoilarien doinuekin kalejira egin zuten dantzari guziek.

Baina ez ziren hor bukatu Tantirudantzako ospakizunak. Kanpoko dantzariak herrikoen etxeetara joan ziren bazkaltzera eta arduradun eta musikariek elkarrekin bazkaldu zuten Irubiden. Bazkalondoan, Irrien Lagunak ikuskizuna eskaini zuten plazan eta Martinbertso, Marikalanbre eta Largabistarekin dantzan, kantari eta azkenean atera zuten zezenarekin lasterka ibili ziren neska-mutiko dantzariak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun