Tantirudantza jaialdia ospatuko da Lesakan igandean

Ttipi-Ttapa 2013ko apirilaren 19a

Eguerdiko 12:30 aldera lau dantza taldeek saioa eskainiko dute Lesakako Plazan. Artxiboko irudia

Herriko dantzariekin batera, Tolosa, Getaria eta Dulantzikoak ariko dira

Tantirumairu Lesakako Euskal Folklore dantza taldeak antolatutako jaialdian, Tolosako Udaberri, Getariako Gure Txeru eta Dulantziko Haize dantza taldekoak ariko dira herriko neska mutikoekin batera dantzan.

Tolosako Udaberri, Getariako Gure Txeru eta Dulantziko Haize dantza taldekoak ariko dira herriko neska mutikoekin batera dantzan. Goizeko 11:00etan dantzak herriko txoko guztietara iritsiko dira. Ibilbide desberdinak eginez, talde bakoitzak bere aldetik kalejira eginen du. 12:15ean Zubigainekoa dantzatuko dute Lesakako dantzari ttikiek eta 12:30ean plazan bilduko dira talde guztiak saioa eskaintzeko. Kanpoko dantzariak herrikoen etxeetan banatuko dira bazkaltzeko eta arduradun eta musikariek elkarrekin bazkalduko dute. 17:30ean, Irrien Lagunak ikuskizuna eskainiko da plazan, Martinbertso, Marikalanbre eta Largabistaren eskutik

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun