Soinketa edo Gimnasia Eguna ospatu zuten Arkupeak elkarteko erretiratuek apirilaren 4an Berako Toki-Ona kiroldegian. Eguerdian egin zuten erakustaldia 50 bat bazkidek.Talderik jendetsuena Leitzakoa izan zen, 24 lagunekin; Urdazubitik 2 joan ziren, Elizondotik eta Goizuetatik hamarna, Doneztebetik 6 eta Iturengo bakarra. Denek Patxi Txokarro zuten monitore.
Gimnasia eta yoga erakustaldia egin ondotik, kirolariek eta laguntzaileek autobusak hartu eta Zubiondo jatetxera joanen dira bazkaltzera. 150 bat lagun bildu ziren. Bazkalondoan dantzaldia izan zuten eta arratsean norbere herrira bueltatzeko autobusak hartu zituzten.