Nafarroa osoko soinularien topagunea izanen da Lesaka apirilaren 21ean. Duela bi urte ospatu zuten lehenengoz eguna Amaiurren eta 30 bat lagun bildu ziren. Urtetik urtera parte hartzaile kopuruak gorantz egin du, iaz Eugin 64 akordeolari elkartu ziren eta hirugarren edizio honetan, ehun soinularitik goiti elkartzea aurreikusten dute. Eguerdi partean kalejiran ibiliko dira Lesakako karriketatik barna. Gero, Linddurenbordan bazkalduko dute eta bazkal ondoan ere akordeoi doinuak izanen dira. Nafarroa osoko soinularien topagunea izanen da Lesaka apirilaren 21ean. Duela bi urte ospatu zuten lehenengoz eguna Amaiurren eta 30 bat lagun bildu ziren. Urtetik urtera parte hartzaile kopuruak gorantz egin du, iaz Eugin 64 akordeolari elkartu ziren eta hirugarren edizio honetan, ehun soinularitik goiti elkartzea aurreikusten dute. Eguerdi partean kalejiran ibiliko dira Lesakako karriketatik barna. Gero, Linddurenbordan bazkalduko dute eta bazkal ondoan ere akordeoi doinuak izanen dira.
Gaur egun 22 akordeolari biltzen dira herriko taldean eta 30. urteurreneko ekitaldia ere prestatzen ari dira maiatzaren 25erako. Hiru hamarkadako ibilbide horretan, 1992an eta 1993an nazioarteko sari garrantzitsuak irabazi zituen Parisen eta Italiako bertze lehiaketa batean bosgarren postua ere eskuratu zuen. 2008an, 25. urteurrena ospatzen zuen urtean, Sanferminetako txupinazoa botatzeko ohorea ere izan zuen Madariagak, akordeolari taldearen izenean.