Eskolaren mendeurrena ospatzeko besta ekainaren 8an eginen da

Nerea ALTZURI 2013ko apirilaren 17a

1913an eskola inauguratu zuteneko argazkia.

Egitarauaren barnean, erakusketa bat osatzeko materiala biltzen ari dira

Aitzineko alean aipatu bezala, herri eskolak 100 urte bete ditu aurten. Eskolako irakaslegoa eta guraso elkartea, udala, Ekaitza elkar­tea eta Gazte Asan­blada elkarlanean ekainaren 8rako egitaraua prestatzen ari dira. Egitarauaren barnean, maiatz akaberan erakusketa eginen da eskolan.Eskolarekin zerikusia duten materialak ikusgai izanen dira: argazkiak, liburuak, koadernoak, lanak, eskolako materiala… beti ere, 100 urteko ibilbidearen laburpentxo bat atonduko dute. Hori horrela, egi­tas­mo hau gauzatu ahal izateko, he­rritarren lagun­tza ezinbertzekoa da. Hortaz, etxeko edozein xokotan, ganbaran… erdi ahaztuak diren material eta do­ku­men­tuak eskolara ekar­tzeko deia egin dute, erakusketa osatzen joateko. Ekimen honen bitartez, zokoratuak diren materialei bizia eman eta garai bateko kontuak oroi­tzeko baliagarri izanen dira. Beraz, eskolarekin lotura duen edozein elementu bertara eramateko gonbidapena egin da.
 
Egitarauko zenbait ekitaldi aintzinatzeko, dantzariak, herri ki­rolak, bertsolariak, herri bazkaria eta proiekzio bat ere aurkeztuko da. Aldizkari bat osa­tzeko lanean ere ari dira.
 
Bien bitartean, eguneko ekitaldiak lotzeko bileratan ari dira eta joan den ortziralean antolatzaileak biltzekoak ziren. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun