Aste Santuan eguraldiak ez zuen aunitz lagundu. Herrian 38 bisita gidatu egin ziren eta 158 lagunei eman zitzaion zerbitzua Turismo Bulegoan. Hauen artean Euskal Herri guzitik, Katalunia, Asturias, Errioxa, Burgos, Zaragoza, Valladolid eta Valenciatik, Frantziatik eta Ingalaterratik etorri zirenak.
Zerbitzua erabili zuten gehienak landa etxetako bezeroak izan ziren. Bitxikeri gisa, aipatu ortziralean jende mordoxka hurbildu zela Infernuko Errotaz galdezka. Arrazoia; ortzegunean ETBn agertu zela Etxebertzeko bordari buruzko erreportajea. Herriko itzulia eta mendiko ibilbideei buruz galdetu du jendeak, baita Zugarramurdiko lezeaz, Infernuko errota eta Bertizko parkeaz. Bisitari kopurua igo da turismo bulegoan aurten. Frontoian seinale bat jarri zen eta hori izan daiteke arrazoia.