Martxoaren 16ean pasatu zen korrika handia Etxalarko Bentatik. Herriko 3 ordezkari izan ziren lekukoa eramaten Etxalarko 1.5 kilometroetan: Udal kilometroa (Etxalar Antzinerat), Altxatakoa eta Euskara Batzordeko kilometroa. Eguraldiak eta ordutegiak lagundu ez bazuten ere, ez zen korrikarako umorerik falta izan.