Korrika ttikia martxoaren 15ean ospatu zen. Eguerdian, Landagain eskolako ikasleak herriko txoko ezberdinetan banatu ziren; (3.ziklokoak eskolan, 4.mailakoak herri sarreran, 2.eta 3. mailakoak Larraburun ,1. mailakoak Arroseko iturrian, 4 eta 5 urtekoak Andutzeta auzoko aparkalekuan eta 3 urtekoak Caixan) eta zaharrenak eskolatik korrika hasita denak elkarrekin frontoira ailegatu ziren. Bertan jolasak egin eta guraso ekartekoek eskeinituako berenduarekin eman zioten akabera egunari.